Bikain ziurtagiria jaso du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Atalak
Fecha de primera publicación: 14/12/2022
Eusko Jaurlaritzak atzo banatu zituen aurtengo euskararen kalitate ziurtagiriak, Donostiako Kursaal jauregian. Fakultatearen Gipuzkoako Atalaren izenean Ana Beraza, Dekanorde Koordinatzaileak jaso zuen ziurtagiria. Guztira, 28 entitatek jaso dute aurten ziurtagiria.
Bikain ziurtagiria eskuen artean du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Atalak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak atzo banatu zituen aurtengo euskararen kalitate ziurtagiriak, Donostiako Kursaal jauregian. Han izan ziren Gipuzkoako Ataleko zenbait lankide, eta haien artean, Ana Beraza, Dekanorde Koordinatzaileak jaso zuen zilarrezko ziurtagiria Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eskutik.
Bikain ziurtagiria lortzeko prozesuan ikastegiko lankideen inplikazioa oso garrantzitsua izan da: Ziurtagiria eskuratu ahal izateko gure atalak ebaluazioa jaso eta gainditu du. Ebaluatzaileek euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa aztertu dituztelarik.
Lanketa honetan, lehenik, autobaluazio txostena egin genuen eta Bikain batzordearen artean berrikusi. Hala nola, euskararen presentzia hobetzeko zenbait ekintza detektatu genituen, besteak beste, gure bezeroak guri euskaraz zuzendu daitezkeela adierazten duten seinaleak jartzea, adibidez txoritxoa, lehenengo hitza euskaraz egitea, elebitan ez dauden kartel eta seinaleak detektatu eta elebitan jartzea, euskaren ariguneak sortzea, etab. Lan guzti honen emaitza eta euskararekin dugun konpromisoaren ondorioa izan da azkenik Bikain ziurtagiria lortzea.
Jaurlaritzak lan munduan euskararen erabilera sustatzeko sortu zituzten Bikain ziurtagiriak duela hamabi urte. Ordutik, hainbat izan dira ziurtagiria eskuratzeko prozesua eta ebaluazioa gainditu dituzten erakunde publikoak zein pribatuak. Hiru maila dituzte ziurtagiriek –oinarrizkoa, erdi mailakoa edo zilarrezkoa eta goi mailakoa edo urrezkoa–, eta horietan erdi mailakoa jaso du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Atalak. Aurten, orotara, 28 entitatek jaso dute ziurtagiria: 3k oinarrizkoa, 14k erdi mailakoa eta 11k goi mailakoa.