especialista-hereku

Especialista en Gestión de Administración Local (HEREKU)

Lehenik eta behin argitu beharrekoa da zer den edo zer uler daitekeen "Herri Erakunde" kontzeptupean. Nagusiki unitate politiko bateko biztanleek osaturiko elkarteetaz ariko ginateke, hau da Administrazio Publikoaz. Baina badira Administrazio Publikoak bete ezin edo nahi ez dituen arloak, beren interes soziala dela eta beste erakunde batzuen esku uzten dituelarik arlo horien kudeaketa. Multzo honetan barne sartuko genituzke mankomunitateak, fundazioak, partzuergoak edo kontsortzioak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, etab. Guzti hauek ere Herri Erakunde kontzeptupean kokatuko genituzke.

Erakunde guzti hauen garrantzi sozial eta ekonomikoa denen ahotan dago, baina, harrigarria baldin bada ere, hauen kudeaketarako beharrezkoak diren tresnen analisia Unibertsitateetako ikasketa-planetan ez dago behar bezala jasoa, zeren gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoan kokaturiko Unibertsitate bakar batek ere ez du era honetako titulaziorik eskaintzen, eta hautazko izaerako duten irakasgai bakan batzuen bitartez estaltzen dute behar guztia. Hutsune honetaz baliatuz zenbait graduondoko edo izaera ofizialik gabeko ikastaro antolatu dira, baina hauen edukia eta memoria honen bitartez aurkezten dugun Unibertsitate berezko tituluarenak ez direla alderagarriak.