euskaraespañol

X. Eztabaida Txapelketa Iruñean egin da, eta UPV/EHU izan da irabazle

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/17

Irudia

UPV/EHUk eta NUPek duten hitzarmenaren babesean aurten ospatu da X. Eztabaida Txapelketa. Urtero bi erakundek txandakatzen dira Eztabaida Txapelketaren antolaketan. Finalaren egoitza Gasteizeko Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentuaren artean txandakatzen da. Aurten NUPeri tokatzen zitzaion antolaketa lanak, eta finala Nafarroako Parlamentuan ospatu zen azaroaren 11an, larunbatarekin.

Eztabaida Txapelketara euskaraz irakasten duten unibertsitate guztiak daude gonbidatuta, eta aurten bi unibertsitatek parte hartu dute: UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta MU Mondragon Unibertsitateak. Eztabaidarako gaia hau izan da: Zenbat erabakietan, inteligentzia artifizialaren gainetik, giza inteligentzia hobetsi behar al da? Unibertsitate bakoitzetik hiru, lau edo bost laguneko taldeak parte hartzen du eztabaidan, eta aurtengo irabazlea UPV/EHUko taldea izan da. Talde irabazlea hau izan da:

  • Aritz Piris Postigo
  • Marcela Justiniano Soria
  • Ester Márquez Gascón

Hizlari honenak berariazko saria jasotzen du, eta aurtengo saria MUko taldekideak irabazi du. Irabazlea hau izan da:

  • Maddi Barbara Zuloaga Camarero

Aurtengo edizioan UPV/EHUk ahalegin berezia egin du eztabaida akademikoa ikasleen artean zabaltzeko eta nahi duten ikasleak arlo horretan gaitzeko. Irailean hasita, UPV/EHUn nahi izan duten ikasleei eztabaida akademikoan trebatzeko formazioa eskaini zaie, eta parte hartu duten ikasleen artean barne liga bat egin da, irabazleak X. Eztabaida Txapelketan UPV/EHU ordezkatzeko. Horrela, aurtengo X. Eztabaida Txapelketa irabazi duen taldea, aurrez UPV/EHUko barne liga irabazi duen taldea izan da.