euskaraespañol

Viatcheslav Mukhanov, Kosmologiako munduko aditurik handienetakoa, Zientzia eta Teknologia Fakultatean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/14

Irudia

Non: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Non: 2023ko azaroaren 14an. Nork: Jabi Rojo. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. UPV/EHU.

Viatcheslav Mukhanovek, Kosmologia Teorikoko munduko aditurik handienetako bat da, izan ere  BBBV Fundazioaren ‘Fronteras del conocimiento ‘saria jaso zuen Stephen Hawking-ekin batera 2015ean. Adituak "How predictive are cosmological theories" hitzaldia eman du gaur goizean Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hitzaldi aretoan. Unibertso nagusiko dentsitate-perturbazioen jatorri kuantikoari buruz egin duen lan aitzindaria da azken 40 urteetan arlo horretan egindako lan teoriko eta behatzaile askoren abiapuntua.

Bere ibilbidean zehar sari eta aitortza ugari jaso ditu. Horien artean, aipatzekoa da Stephen Hawkingekin batera Oinarrizko Zientzietako BBVA Fronteras del Conocimiento Fundazioa Saria (2015). Bere ibilbideko beste sari batzuk honako hauek dira: SESBeko Zientzien Akademiaren Urrezko Domina (1988); Oskar Klein Domina, Stockholmeko Unibertsitatea, Suedia (2006); Tomalla Saria, Suitza (2009); Blaise Pascal Katedra, ENS, Paris, Frantzia (2011); Amaldi Domina (2012); Gruber Kosmologia Saria (2013); Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling-Preis, Bavariako Zientzia eta Humanitate Akademia, Alemania (2014); Max Planck Domina (2015); Dirac Domina (ICTP) (2019), besteak beste.

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus