euskaraespañol

Gure txokoak: Bibliotekako mailegu-mostradorea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/26

Irudia
Rubén Belandia, Bizkaiko Campuseko bibliotekako mailegu gelan | Argazkia: Ibai Biritxinaga. UPV/EHU

Unibertsitateko Bibliotekak formatu digitaleko liburu eta aldizkarien bilduma izugarria duen arren, paperezko liburuak ezinbestekoak dira oraindik ere ikasteko, irakasteko eta ikertzeko. Eta katalogoa gure ate birtuala bada, Bizkaiko Campuseko Bibliotekako ate fisikoa mailegu-mostradorea da. Hemen, gure informazio-beharrak asetzeko lehen sorospenak ematen dizkigute, eta, behar izanez gero, beste solairu batzuetan ematen den arreta espezializatura bideratzen gaituzte. Hemen jasotzen ditugu erreserbatu ditugun liburuak, biblioteka honetakoak edo beste batzuetakoak, maileguan hartu eta geroago bueltatu egiten ditugu, beste pertsona batzuek erabil ditzaten.

Biblioteka egunero eta denon artean eraikitzen dugula esan ohi dugu, baina hori are nabarmenagoa da mailegu-mostradorearen espazioan, denboran zehar han lan egin duten pertsonen ekimenei esker diseinatu eta hobetu baita. Azkena, erakusketa bibliografikoetarako eremua zabaltzea izan da, Biography & Parliament ikerketa-taldeari buruzko erakusketarekin berriki inauguratu dena.

Horregatik, Bibliotekako mailegu-mostradorea Leioako campusean dudan leku gogokoena da.

Nola iritsi: 43º3315637"N -3º0391436"W