euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak ikasle bikainak aitortu ditu

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/08

Irudia
Ikasleak eta agintariak Carlos Santamaría Zentroko kanpoaldean | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak omenaldi hunkigarria egin zien 2021-2022 ikasturteko espedienterik onena izan duten ikasleei. Ekitaldia Carlos Santamaria Zentroko auditorioan egin zen eta Eva Ferreira errektorea eta Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea izan ziren buru. Bertan egon ziren Agustin Erkizia campuseko errektoreordea, Laura Vozmediano Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea, Idoia Otaegui campuseko idazkari akademikoa, ikastegiko dekanoak eta zuzendariak, baita campuseko taldea ere. Era berean, ekitaldian, Birginia Pozo ikasle ohiak, Berritzegune Nagusiaren zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen. Halaber, Carlota Gironek ikasle omenduaren izenean hitz egin zuen. Ekitaldi hunkigarria izan zen, EHUorkestra Sinfonikoaren hari-laukote batekin emanaldiarekin amaitu zena.

Zorionak Gipuzkoako Campuseko ikasle bikainei!