euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Geletako ikasleei diplomak banatu zaizkie

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/02

Irudia
Bizkaiko Campuseko Esperientzia Gelen azken promozioaren familia argazkia | Argazkia: Fernando Gómez

Euskal Herriko Unibertsitateak ostiralean, apirilak 28, eman zizkien diplomak Bizkaiko Esperientzia Geletako  XX. Promozioko 68 ikasleei.

Bizkaiko Esperientzia Gelek Giza Zientzien Unibertsitate Titulua eskaintzen dute, 55 urte baino gehiago eta prestakuntza humanistiko eta soziokulturala zabaldu nahi dutenentzat.

Unibertsitate egitasmo honen protagonistak beren lan bizitza amaitutzat jotzen duten pertsonak dira; bai adin kontuak direla tarteko, bai bestelako arrazoiengatik, lan mundua utzita dutenak.

Ondorioz, ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute.

"Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Bizipen berriak izan nahi dituzten pertsona guztientzako ekimen irekia da, hau da, giza eta unibertsitate bizipenetarako guraria duten pertsona guztientzako.