euskaraespañol

Enpresa eta Berrikuntza Teknologikoko Zentroen Aurkezpenerako XVIII. Jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/15, 10:30

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleek sektoreko enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute Enpresa eta Berrikuntza Teknologikoko Zentroen Aurkezpenerako XVIII. Jardunaldien barruan. Ekimen honen helburua ikasleek praktikak egin edo curriculum vitaea aurkez dezaketen enpresak eta zentroak ezagutzea da.

Guztira 47 enpresa eta zentro izango dira, besteak beste, Iberdrola, Idom, BBK eta Tecnalia, Biozientziekin, Geologiarekin, Matematikarekin, Fisikarekin, Kimikarekin eta Ingeniaritza Elektronikoarekin zerikusia dutenak. Standak fakultate horretako lehen solairuan egongo dira, hall nagusian eta Grand Salle erabilera anitzeko aretoan.