euskaraespañol

Umeak Fundazioak S+ ziurtagiria lortu du, aipamen gorena segurtasunean

Haur eskolak 2016-17 kurtsorako matrikulazio epea ireki du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/21

Umeak eskuz loturik

 ‘Umeak Fundazioa' haur eskolak S+ ziurtagiria lortu du. Haur Segurtasunerako Elkarteak ematen du aipamena, eta Estatuan lor daitekeen gorena da. Haur eskola hori UPV/EHUko Leioa-Erandio eremuan dago. 35 urteko esperientzia du, eta 790 metro karratu: ikasgela batzuk, erabilera anitzeko areto bat, atseden hartzeko beste bi, lorategi propioa, sukalde eta jantokia. Haurrentzako nutrizionista batek gainbegiratzen ditu menuak.

2016-17 ikasturterako matrikulazio epea ireki da, eta otsailaren bukaerara arte luzatuko da. Unibertsitatekoak izan ala ez, interesik duten gurasoek jo dezakete haur eskolara (Errektoregoko behe solairuan), astelehenetik ostiralera, 9:30etik 11:00etara.

Eskolaren ordutegia 7:30etik 18:30era da, jarraian. Bertoko pertsonalak lan metodologia estimulatzaile, banan-banako eta malgua erabiltzen du, haur bakoitzaren jakin-mina eta interesa sustatzen da, bere heziketaren protagonista aktiboa izan dadila.