euskaraespañol

Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko mahai-ingurua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/02/25, 16:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Otsailaren 25ean, EHUgunek, , UPV/EHUren eta gizartearen arteko elkarrizketarako foro iraunkorrak antolatuta, mahai-inguru bat egingo da Bizkaia Aretoan, Kataluniako oinarrizko errenta unibertsalaren proiektuaren proposamenen, arrazoien eta helburuen inguruko gizarte-eztabaida bultzatzeko. Proiektu horren helburua, beren bultzatzaileen arabera, pobrezia eta prekarietatea haustea da, gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatuz, bizitza-proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekiteko gai izango dena.

Guillermo Quindós Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearen  ongietorriaren  ostean, mahai-inguruan honako hauek hartuko dute parte:

. Laura Vilagrà i Pons, Kataluniako Generalitateko Lehendakaritzako kontseilaria

. Sergi Raventós, Kataluniako Oinarrizko Errenta Unibertsala Inplementatzeko Plan Pilotuaren Bulegoko zuzendaria

. Julen Bollain, oinarrizko errentan aditua eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea

. David Hoyos, EHUguneko zuzendaria eta mahai-inguruaren moderatzailea

Doako sarrera aldez aurretik izena emanda, hemen.

Oinarrizko errenta indibidual, baldintzarik gabeko eta unibertsala da, pertsona guztiei gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatzen diena, bizitza-proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekin ahal izateko. “Horrez gain, oinarrizko errenta unibertsal batek garapen jasangarriko hainbat helburu lortzen lagun lezake: pobreziaren amaiera, zero gosea, lan txukuna, etab. Proposamen horrek zalantzak eta eztabaidak sortzen dituen arren, 70 esperientzia pilotu baino gehiago daude gaur egun munduan”, azaldu du David Hoyosek, EHUguneko zuzendariak. “Jardunaldi honen bidez, oinarrizko errentaren inguruko eztabaida soziala eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dira, Kataluniako Generalitatea prestatzen ari den esperientzia pilotuaren bidez. Esperientzia pilotu horrek Kataluniako oinarrizko errenta unibertsalaren proiektuaren arrazoi, proposamen eta helburuetara hurbilduko gaitu”, aurreratu du Hoyosek.

EHUgune

EHUgune UPV/EHUren eta gizartearen arteko elkarrizketarako foro iraunkorra da, eta bere helburu nagusia da euskal unibertsitate publikoak biltzen duen ezagutza mobilizatzea eta gizarte-kezken zerbitzura jartzea, kultura zientifikoa eta eztabaidaren kultura sustatuz. Agenda globalaren ildotik, EHUgunek Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GJH) jartzen ditu bere jardueraren erdigunean, pertsonen arteko berdintasuna lortzeko, planeta babesteko eta oparotasuna ziurtatzeko.