euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak enplegu azoka antolatu du San Mameseko estadioan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/02/06 2020/02/06, 09:30 - 14:00

Deskribapena

Bilboko Ingeniaritza Eskolak enplegu azoka antolatu du San Mameseko estadioan, etorkizuneko ingeniarien bila ari diren Euskadiko 50 enpresarekin.

Energia, automatizazio, siderurgia, telekomunikazio, automobilgintza, kontsultoretza etabarreko sektoreetako enpresek eta zentro teknologiko nagusiek eurekin lan egingo duen talentua erakartzea aurreikusten dute.

Eskolak Enplegurako eta Enpresen Aurkezpenerako antolatzen duen jardunaldia gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, Euskadiko enpresek kualifikazio maila altuko profil teknologikoak izateko duten beharra dela eta.
 

Sarrera: San Maméseko 24. atea