euskaraespañol

Gipuzkoako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/19, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 19an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian (Elhuyar plaza, 1. Donostia), UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Fatimetu Zenan erizaina. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Erizainak Saharan: Ekiteko arrazoi bat’. Musika emanaldi batek ekitaldiari amaiera emango dio.

Egitaraua:

Ekitaldi Akademikoaren hasiera:

  • Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko koordinatzaile-dekanordea (Gipuzkoa)
  • Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Irakaspen Hitzaldia: ‘Erizainak Saharan: Ekiteko arrazoi bat’

  • Fatimetu Zenan, erizaina

Graduatu berriei aitorpena.

Ekitaldi Akademikoaren amaiera:

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

Musika emanaldia