euskaraespañol

Formula matematikoak eta zenbakiak: 'Buru miragarri bat'-etik San Mames-era arte

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/19 Noiz arte: 2015/05/18, 19:00 - 13:24

Deskribapena

Asteartea, hilak 19, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko Auditorioan (Arrikibal plaza, 4. Bilbo) Ignacio Palacios-Huertak, London School of Economics-en Ekonomia Katedraduna eta EHU/UPV-n Ikerbasque Fundazioan ikertzailea, teoria horiak azalduko ditu 'Formula matematikoak eta zenbakiak: 'Buru miragarri bat'-etik San Mames-era' izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan.

Galileo Galilei eta Isaac Newton ahalik eta zehaztasun handienarekin saiatu ziren aztertzen Pisako dorreko harriak eta arboletako sagarrak nola erortzen ziren, harrietan eta sagarretan interesik ez bazuten ere. Harri eta sagar horiek teoria fisikoak ebaluatzeko izan zitzaketen datuetan interesa zutelako egiten zuten. Era berean, futbol zelai batean lor daitezkeen datuak ere oso interesgarriak dira ekonomia aztertzeko. Ekonomistak gero eta gehiago oinarritzen dira giza-jarreren inguruko teorietan, John F. Nash-erenak esaterako ('Buru miragarri bat' filmak erakusten duen pertsonarena) edo ekonomia-merkatuetan, lan-baztertzean edo giza burmuinaren jarreran eragina duten merkatu eraginkorretan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen  eta bere Facebookeko orriaren bitartez.