euskaraespañol

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/12, 12:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Paseo Dr. J. Beguiristain 105. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzaren 12an, 12:00etan,  'Gure mugetatik haratago zainduz' lemapean, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan. Gure inguruko erizain eta beste profesional batzuei omenaldia egingo zaie egiten ari diren nazioarteko lankidetza lan garrantzitsuagatik. Ekitaldia Donostiako Erizaintza Ataleko zuzendaritza taldeak antolatu du.

Ekitaldia streaming bidez ere emango da (Ehutb-ko 1. katean).

PROGRAMA

12:00-12:05. Ekitaldiaren hasiera ofiziala

  • Aintzane Orkaizagirre Gómara, Donostiako Erizaintza Ataleko Mugikortasuneko eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea

12:05-12:50. Omenaldiak eta esperientziak lehen pertsonan:

 'Gure mugetatik haratago zainduz'

  •  Dolors Icart Rovira, Kili Clinicians Association 
  •  Fatimetu Zenan, Shifa Osasun Elkartea eta Erizainak Saharan Elkartea
  •   Gema Hierro eta Lurdes Fernández, MedicusMundi
  •   Imanol Apalategi Milikua eta Pilar Tazón Ansola, EtiopiaUtopia
  •   Edurne Ollaquindia Menéndez, Salvamento Marítimo Sanitario

Maite Barandiaran Lasa, Donostiako Eritzaintzako Nazioarteko lankidetzarako koordinatzailea

12:50 -13:00. Ekitaldiaren amaiera ofiziala

  •   Estibaliz Saez de Camara Oleaga, Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria
  •   Jesus Rubio Pilarte, Donostiako Erizaintza Ataleko Koordinatzailea