euskaraespañol

Prentsaurrekoa: UPV/EHUko Uda Ikastaroen aurkezpena

Noiz eta non

2023/05/24, 10:30

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Maiatzaren 24an, asteazkena, 10:30ean, Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatzen dituen 42. Uda Ikastaroak aurkeztuko dira. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dira, 'Irakasteko Ikasten' eta 'Bizitzaren Bidaia' programak azpimarratuz.

Aurkezpenean honako hauek izango dituzue:

  • Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua.
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Koldo Telleria, IRIZAReko pertsonal-burua.
  • Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.