euskaraespañol

Zikloa: ‘ETEek talentuaren kudeaketaren aurrean dituzten erronkak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/04, 10:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Merkataritza Ganbera (Consulado aretoa)

Errekalde zumarkalea, 50.

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak eta Merkataritza Ganberak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako “Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua” zikloak giza baliabideak aztertuko ditu, hainbat ikuspegitatik.

Talentuaren eta pertsonen kudeaketa etorkizuneko giltzarrietako bat da Bizkaiko ETEentzat. Hori dela eta, Bilboko Merkataritza Ganberak, UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua hitzaldi-zikloa antolatu du. ETEen kudeaketan eta Giza Baliabideen arloan ardurak dituzten pertsonei zuzendutako ziklo honetako lau jardunaldiek enpresa-kulturari, giza baliabideen kudeaketari eta talentua erakartzeari, hautatzeari eta atxikitzeari buruzko hainbat alderdi jorratuko dituzte.

Zikloaren lehen hitzaldia, Giza Baliabideen plan estrategikoa egiteko gakoak izenekoa, maiatzaren 4an izango da, Óscar Izquierdo RENOVATIO Way to Go-ko bazkide eta ESIC - Cámarabilbao-ko Talentuaren Kudeaketa eta Erakunde Lidergoa Goi Mailako Programako irakaslearen eskutik. Jardunaldian, ‘pertsonen kudeaketa’ estrategia identifikatzeko eta giza baliabideen plan bat egiteko tresnak emango dira, ‘langilearen esperientzia’ hobetzeko eta talentua erakartzeko, garatzeko, motibatzeko eta leialtzeko.

Jardunaldia doakoa da, aldez aurretik camarabilbao.com-en izena emanda, eta 10:00etatik 11:30era jarraitu ahal izango da, bai online, bai aurrez aurre, Merkataritza Ganberak Errekalde Zumarkalean duen egoitzan.

Zikloak ekainaren 21ean egingo du aurrera, Talentua erakartzea, identifikatzea eta hautatzea hitzaldiarekin, eta urriaren 18an, berriz, Talentua leialtzea. Ordainsari eta konpentsazio sistemak + Soldata jardunaldiarekin jarraituko du. Laugarren eta azken topaketa, Erakunde-kultura.- hainbat belaunaldiren elkarbizitza eta haien beharrak gaur egungo enpresa-testuinguruan, azaroaren 22an egingo da.