euskaraespañol

Hirugarren Sektoreko Irratiak, lan-jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/28 Noiz arte: 2015/01/08, 09:30 - 12:59

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 28, 09:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) Hirugarren Sektoreko Irratiak izenburupean lan-jardunaldia antolatu du UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak. Hirugarren sektoreari deitzen zaio irabazi- asmorik gabeko erakunde edo elkarteena, irratiaren kasuan hauek daude sartuta: irrati aske, komunitario, elkarteko eta asoziatiboak.

Lan-jardunaldian ikasle, irakasle, ikertzaile eta hirugarren sektoreko irratien ordezkariek hartuko dute parte. Euskal Herriko irrati komunitarioak biltzen dituen Arrosa sareko koordinatzaile Jon Aranburu ere etorriko da. Partaideak gaurko eta etorkizuneko erronkei buruz mintzatuko dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko irrati-lizentziei buruz ere.

Jardunaldiaren ponentziak euskaraz izango dira, eta mahai-ingurua, gazteleraz.

Izena emateko: 3.sektorekoirratiak@gmail.com

Egitaraua

  • 9:30etik 10:00etara: Lan-jardunaldiaren aurkezpena eta Euskal Herriko 3. Sektoreko irratien inguruko azalpen orokorra (definizioa, sorrera, garapen eta gaur egungo egoera)
    • Arantza Gutierrez Paz, UPV/ EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea.
  • 10:00etatik 11:30etara: Arrosa irrati-sarearen ibilbidea eta gaur egungo jarduna.
    • Jon Aranburu, Arrosako koordinatzailea
  • 11:30etatik 12etara: kafe-pausa
  • 12etatik 13.30etara: Antxeta Irratia , hiru administrazio-eremuetan ari den 3. sektoreko irratia.
    • Agus Hernan, Antxeta Irratiko kidea
  • 15etatik 16:30etara: Workshop: Euskal Herriko 3. Sektoreko irratien erronkak (Gaiak: araudia , finantzabideak , mugimenduaren egoera, edukiak, legalizazioa...)
    • Itxaso Fernandez (koordinatzailea), UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea.
  • 16:30etatik 18:30etara (*gaztelaniaz) ("Gertuko Komunikazio Mehatxupean" Kongresuaren barruan) Mahai-ingurua: Retos regulatorios para la radio y televisión de proximidad
    • Maribel Fernandez (UAB)
    • Patxi Azpillaga (UPV/EHU)
    • Javier García (REMC)
    • Arantza Gutierrez (UPV/EHU)
    • Moderatzailea: Ramón Zallo (UPV/EHU)