euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

'Sexu-aniztasuna eta genero-indarkeria, berdintasunerako erronkak unibertsitatean' jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/16 Noiz arte: 2014/11/27, 09:00 - 13:23

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ikasleak homofobiaren, transfobiaren eta genero indarkeriaren aurka sentsibilizatzea da helburua.

Ostegunean, urriak 16, 09:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) 'Berdintasunerako zenbait erronka unibertsitatean: sexu-aniztasunari eta genero-indarkeria' jardunaldia hasiko da. UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak antolatu dute, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin batera.

Inaugurazioan izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak
  • Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak
  • Teresa Nuño, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariak

Ekitaldiaren helburuak hauek dira: lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideen eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren politiken gaineko informazioa ematea; eta homofobiaren, transfobiaren eta genero indarkeriaren aurka UPV/EHUko ikasle eta beste edozein kide sentsibilizatzea. Jardunaldi hau ikasleak ditu zehatz-mehatz jasotzaile eta irekia ere bada unibertsitateko gainontzeko pertsonalarentzat.

Sarrera librea da eta bertaratze-ziurtagiria emango da jardunaldia amaitzerakoan.

Jardunaldiak euskara-gaztelania aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da.