euskaraespañol

Areto Nagusiak berriz zabaldu ditu ateak

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/19

Irudia

NON: Areto Nagusia. NOIZ: 2023ko urriaren 23a. NORK: Ibai Biritxinaga. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Leioako Bizkaiko Campuseko Areto Nagusiak bi urteko berrikuntzen ondoren, atzo, urriak 18, ateak berriro ireki zituen. 800.000 euro inguruko inbertsioak eta 3 eraldaketa-prozesuk segurtasun, kontsumo energetiko eta eszenografiako hobekuntzak ekarri dituzte.

Birmoldaketa horrek Areto Nagusia ekitaldi akademiko eta kultural garrantzitsuenetarako gune ezin hobea bihurtu du. Ane Zugaza eta Imanol Cantero eta Bengoren kontzertuek eta Telmo Iruretaren bakarrizketak, 2023ko Aktore Berri Onenaren Goya saria, osatu zuten ekitaldia.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus