-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUko antzerki faktoriak ‘Frontoia, begiz eta hotsez’ antzezlana taularatuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/06/13, 19:30 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan, Bilbon, UPV/EHUko antzerki faktoriak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, 'Frontoia, begiz eta hotsez' antzezlana taularatuko du.
Frontoian elkartzen diren neska eta mutil gazteen bizipenaz mintzo da antzezlana. Pilotalekuan topo egiten dute. Pilotan jolasten dute, erronkak egiten dizkiote elkarri; ezagutu, haserretu ere egiten dira; jaiak ospatu; etsipenak onartu… Abestu ere egiten dute, musika jo eta maitasunaz borrokatu.
Sarrera librea da.