-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Euskara, geurean
Photocampus: Eguneko irudia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/01
![Irudia](/documents/10136/42005083/euskararen-astea-2023_web.jpg/e29dec9b-5957-6f3e-b2c1-895ae886c29e?t=1701435416240)
NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2023ko abenduak 1. NORK: Mitxi, UPV/EHU.
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Euskararen Astearean barruan, Eva Ferreira errektorea buru izan duen ekitaldia ospatu da. Hasteko, mahai inguruan, euskarak unibertsitate publikoan izan duen ibilbidearen irudia marraztu dute Laura Mintegi, Arturo Elosegi eta Joana Moso irakasleek. Bigarren zatian, euskara eta euskal kultura ardatz duten Katedrak izan dira solasaldiko protagonista, hain zuzen ere Mikel Laboa Katedrako, Gabriel Aresti Katedrako, Munduko Hizkuntzen Ondarea Unesco Katedrako eta Kultura Zientifikoko Katedrako arduradunek zabaldu dute egiten duten lan zoragarriaren berri. Errektoreak adierazi duenez, “Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpenik gabe, azken hamarkadetan euskarak izan duen bilakaera positiboa ez litzateke ulergarria izango”.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Sail honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus