-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
Xabier Leteren omenezko musika errezitaldia: ‘Txori Kantazale’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/12/03, 19:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren ostiralean, Euskararen Eguna dela eta, Xabier Lete poetaren omenezko kontzertua izango da. Alex Gurrutxagaren testuarekin eta Joana Otxoa de Alaizaren piano konposizio eta interpretazioarekin, Xabier Leteren bizitza eta influentzia poetikoan oinarritzen da Bizkai Aretoan estreinatuko den obra hau. Joxan Goikoetxea soinujolea ere errezitaldian izango da.
Testuaren arduraduna, Alex Gurrutxaga, euskal literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea da, eta aurten Euskadi Literatura saria jaso du Xabier Lete berari buruz egin duen lan biografikoagatik. Joana Otxoak musika berezia konposatu du errezitaldia laguntzeko.
Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren fruitu da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituen piezek Lete dute inspirazio, poetaren interpretazio berriranzko bidean.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.