-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Erakusketa: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia
Noiz eta non
Noiztik: 2023/11/15 Noiz arte: 2024/01/27
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
![](https://ehu.eus/documents/10136/48720295/exposicion-mikel-laboa_web.jpg/10d98fc0-b0bb-a69c-7f96-508e4b485a3e?t=1700145561720)
Deskribapena
‘Ni ez naiz Mikel Laboa komikia’ erakusketa ikusgai dago Donostiako Okendo Kultur Etxean azaroaren 15ean hasita, 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Jarduera UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatu du eta sarrera irekia da.
Antolakuntzatik diote: “Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketak, Ni ez naiz Mikel Laboa komikirako sortutako materiala iturria hartuta, Mikel Laboaren unibertso pertsonala eta publikoa uztartuz Mikel Laboak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du, abeslariaren heriotzaren 15 urte beteko direnean. Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak Joseba Larratxe ‘Josevisky’renak eta Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durango azokan. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.”