-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Gure txokoak: Udazkeneko koloreak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/12/01
![Irudia](/documents/10136/40659298/gure+txoko-asier-aranzabal_web.jpg/48d9dac7-f334-7081-6b9a-69a3b2f7ad86?t=1669814615083)
Asko maite dut campuseko txoko hau, batez ere garai honetan, udazkenean. Goizean goiz, Zientzia eta Teknologia Fakultatera natorrenean, lehen orduko argiarekin, zuhaitz horien udazkeneko koloreak eta atzeko liburutegiko eraikinean dagoen armarria batzen dira. Hantxe geratzen naiz, aurrez aurre, minutu batzuk, ‘enkoadraketa’ horri begira, eta sarri argazkia ere ateratzen dut. Irribarrea ezpainetan, lanaldiari gogotsuago ematen diot hasiera.
Gogoan dut nola miretsi ninduten udazkeneko koloreak Kanadako McMaster Unibertsitateko campusean, duela hamaika urte egin nuen egonaldi laburrean. Garai hartan, gure campusarekin alderatuta, askoz atseginagoa zen, parke natural batez inguratuta egotea bezala baitzen. Gaur egun, gure campusa asko hobetu da, eta guk ere udazkeneko koloreez goza dezakegu. Zaindu dezagun gure campusa!
Leku hori aukeratu du Asier Aranzabalek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa saileko irakasleak. Bera da aurreko lerroen egilea ere.
Nola iritsi: 43°19'50.6"N 2°58'04.1"W