-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Korrika 19: UPV/EHUren kilometroak
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/22 Noiz arte: 2015/03/29, 12:17 - 09:50
![](https://ehu.eus/documents/10136/3676009/badator_web.jpg/1f4d8d2d-d9ba-4b95-8e88-59e4a069a17d?t=1426594898000)
Deskribapena
Aurreko urteetan bezala, aurtengo Korrikan ere UPV/EHU izango da euskararen aldeko lasterketa horretan. Gasteiz, Bilbo eta Donostian kilometro bana hartu du unibertsitateak euskararen aldeko ekitaldi horretan parte hartzeko, eta zurekin batera egin nahiko genuke. Animatu korrika egitera. Euskahaldun!
Hona hemen UPV/EHUk hartu dituen kilometroak:
DONOSTIA: Martxoak 22, igandea
- 708. kilometroa: Tolosa hiribidean, Filosofia eta Hezkuntza fakultatearen ate parean, Añorgarako norantzan.
- Ordua: 12:17
GASTEIZ : Martxoak 28, larunbata
- 2.204. kilometroa: Manuel Iradier Kalean ("The Man in the Moon" tabernaren aurrean)
- Ordua: 14:15
BILBO : Martxoak 29, igandea
- 2.448. kilometroa : Simon Bolibarreko sarreran (Korrika Maria Diaz de Haro kaletik dator)
-
Ordua: 09:47