-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
Uda ikastaroa. Green Deala: Inflexio-puntua krisi klimatikoaren aurka?
Noiz eta non
Noiztik: 2021/09/09 Noiz arte: 2021/09/10
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![Irudia](/documents/10136/31960245/green+deal_web.jpg/3f637c15-c784-5574-c44f-8af59a08aec0?t=1630917025269)
Deskribapena
Irailak 9-10. Green Deal: ¿punto de inflexión frente a la crisis climática?
Ikastaro presentziala Bizkaia Aretoan- UPV/EHU eta online zuzenean.
Uda ikastaro honek “Green Deal” delakoa izango du ardatz, izaera berde eta sozialeko erreformen agenda indartsua, koronabirusaren krisiaren ondorioz mundu osoko herrialde eta eskualde ugaritan garatu nahi dena; Europar Batasunean eta Estatu Batuetan, besteak beste. Proposatzen diren estimulu eta erreforma multzoak oraintsuko historiako garrantzitsuenak dira, eta aukera handia ematen dute trantsizio energetikoa bizkortu eta krisi klimatikoa geldiarazteko, arrisku handiak badituzte ere. Lehenengo jardunaldian, klima politikaren egungo egoera aurkeztuko da, maila globalean, eta Parisko Akordioa betetzeak energia, ekonomia eta teknologia mailan dituen ondorioei erreparatuko zaie. Bigarren jardunaldian, trantsizio energetikoari helduko zaio ikuspegi sozialetik, eta enpleguari eta bidezko trantsizioari lotutako inplikazioak azpimarratuko dira, baita dimentsio politikoa eta instituzionala ere.
Jarduera irekia
Ikastaro presentziala Bizkaia Aretoan- UPV / EHU eta online zuzenean.
“Green Deala: Inflexio-puntua krisi klimatikoaren aurka?” Uda Ikastaroak barne hartzen du mahai-inguru hau. Jarduera irekia eta doakoa izango da .
18:30etatik- 20 etara Mahai-ingurua honako partaideekin:
Victor Viñuales, (ECODES – Zuzendaria, Modera), Juan José Ibarretxe Markuartu Agirre (Lehendakaria Center – Presidentea), Cristina Oyón Echeverria (SPRI - Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria), Jose Ignacio Hormaeche (Energia Klusterra – Zuzendaria) eta Sara de la Rica Goiricelaya, (UPV/EHU eta ISEAK – Ekonomiako katedraduna).