euskaraespañol

Eguneko irudia

Frida Khalori buruzko hitzaldia Iñaki Markezen eskutik

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/20, 19:10

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE elkartearen lankidetzan, BEGIRADAK dibulgazio hitzaldien zikloarekin jarraitzen dute.

Oraingoan, abenduaren 20an, asteartean, 19:10etatik aurrera, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian ‘Frida Khalo desconocida: Amor, solidaridad y creación en un cuerpo roto’ [Frida Khalo ezezaguna: gorputz hautsi baten amodioa, solidaritatea eta sormena] hitzaldia emango du Iñaki Markez Alonso psikiatra eta idazleak.

Zikloak askotariko jakintza arloetako adituen begiradak biltzen ditu, hala nola matematika, artea, biologia, psikologia edo hizkuntzalaritza.

Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte.