-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUren adierazpena, bakearen alde
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/17
Azpimarratu nahi dugu irmotasunik handienaz gaitzesten dugula Israelgo populazio zibilak jasandako eraso bidegabea, bai eta geroztik Palestina pairatzen ari den oldarraldi indiskriminatua ere. Gogoratu behar dugu, zoritxarrez, Ukraina gerran dagoela oraindik ere, Errusiak egindako inbasioaren ondorioz.
Irmoki eskatzen dugu oraintxe gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak segituan amaitu behar direla. Irmoki ere eskatzen dugu nazioarteko zuzenbidea eta arau humanitario guztiak errespeta daitezela, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren ebazpenean oraintsu egin den legez.
Egoera zinez larri honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak indar bereziz azpimarratu gura du bakearen eta indarkeria ezaren aldeko hautu sendoa egiten duela gatazken konponbiderako, Garapen Jasangarrirako Helburuen 16. atalarekin bat eginez, zeinak baitio: BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK.