-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
UPV/EHUko ikasleek Janusz Korczaken bizitzari eta obrari buruzko Hezkuntza Proiektuen I. Lehiaketa irabazi dute
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleak ikasbidaian joango dira Poloniara, pedagogo poloniarrari buruz egin duten proiektuari esker
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/19
![Concepción Raquel Cantero irakaslea saria jasotzen](/documents/10136/45020219/concurso-Janusz-Korczak-2023_web.jpg/e59c34b1-ade5-5899-dc10-c8c1a7118d34?t=1687169436220)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Erlijioaren Didaktikako Ikasketa Osagarriko ikasleek aurkeztutako lanak Janusz Korczaken bizitzari eta obrari buruzko Hezkuntza Proiektuen I. Lehiaketako lehen saria irabazi dute. Lehiaketa hori Poloniako Errepublikaren Madrilgo enbaxadak eta JOYFA ikastetxeek antolatu dute. Proiektu irabazlea Concepción Raquel Cantero irakasleak zuzendu du, erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiarekin.
Sari banaketa Varsoviako ghettoaren altxamenduaren 80. urteurrenari eskainitako jardunaldi batean egin zen. Ekitaldiaren buruak izan ziren Poloniako enbaxadore Anna Sroka, Poloniak Madrilen duen enbaxadako kultura agregatu Klaudia Tenoudji, Unicefeko presidenteorde José María Palazuelos, eta Auschwitz Birkenauko Institutu Nazionalaren Espainiako presidente Enrique de Villamor.
Bestetik, ikasle hauek egon ziren: Ainara Ruiz, Ainhize Casales, Aitana Zumelzu, Álvaro Latorre, Ander Salgado, Carla Barrio, Ismene Gortazar, Izaskun Bermejo, Javier Susaeta, Lara Aguirre, Maialen Díaz, Mikel González, Naiara Patino, Nerea Cano, Oihane Sánchez, Paula Samaniego, Unai Elejalde, Zaira del Valle eta Zuriñe Alday. Sari nagusia Poloniarako ikasbidaia bat da; hori urrian egingo dute, eta Varsovia, Treblinka eta Gdansk bisitatuko dituzte.
“Madrilen egin zen sari banaketa oso berezia izan zen –esan du Concepción Raquel Canterok–. Hamar minutu eman zizkiguten ezizenez ‘doktore zaharra’ zen Janusz pedagogoari buruz hitz egiteko, eta gogora ekarri nahi izan genuen bera eta Estefania Wikzynska pedagogoa lagunduta Varsoviako ghettotik Treblinkara, gas ganberara joateko, egin zuten azken tren bidaian, sinbolikoki. Bertan geunden guztiok mahaian harriak jarri genituen trena martxan entzun eta Teblinkara eraman zituen trenbidea ikusten zen bitartean. Oso berezia izan zen. Hortik abiatuta, pedagogo eta mediku pediatra judu-poloniarrari buruz aritu ginen, eta Korczaken ‘Jak kochać dziecko’ (Nola maitatu haur bat) eta ‘Prawo dziecka do szacunku’ (Haurraren errespeturako eskubidea) liburuetan inspiratutako erakusketari eta umeen eskubideei buruz ere”.
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleek egindako proiektutik erakusketa bat sortuko da; unibertsitateko zein UPV/EHUtik kanpoko hainbat gunetan egongo da datorren ikasturtean.