Graduazio ekitaldia Gasteizko Ingeniaritza Eskolan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/04/01
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleek graduazio ekitaldian jaso zuten titulua, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko ekitaldi aretoan.
Guztira 203 ikaslek hartu zuten parte Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea buru izan zuen zeremonian, eta bertan izan ziren Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Alberto Lalana, Nafarroako Volkswagen-ekoa, eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda Eskola zuzendaria.
Gainera, ekitaldian zehar, Volkswagen Navarra enpresa saritu zen Eskolarekin izandako lankidetzagatik, eta banatu ziren titulazioagatiko espediente onenaren sariak:
TITULAZIOA |
ESPEDIENTERIK ONENEKO IKASLEA |
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua |
AITOR FERNÁNDEZ LÓPEZ DE AGUILETA |
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua |
JON ANDER CALLEJA CORCUERA |
Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua |
NEREA HERRÁN DÍAZ DE ARGOTE |
Kudeaketarako Informatika eta Informazio Sistemak Ingeniaritza Sistema |
DECEBAL AITOR ISPAS GIL |
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua DUALA |
OIER SISTIAGA GAZTAÑAGA |
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Masterra |
PEIO BASALDUA RODRÍGUEZ |