-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Hezkuntzako ikasleen graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/25, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, azaroaren 25ean, 18:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, UPV/EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako graduetako 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo da.
Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordeak zuzenduko du ekitaldia eta bertan izango da Miren Artaraz Miñón Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria. Ikasle graduatuei diplomak eman aurretik, hitzaldia emango du Miguel Ángel Santos Guerra Malagako Unibertsitateko katedradun emerituak.