-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
UPV/EHU Bilboko Udalarekin ari da elkarlanean Bizikleta erabiltzeko sentsibilizazio kanpaina batean
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/05
![Irudia](/documents/10136/3062106/bici_0282.jpg/ea296838-2c8c-4f93-afa0-35311416636b?t=1421249377000)
UPV/EHUk eta Bilboko Udalak abenduaren 18ra arte eramango dute aurrera sentsibilizazio kanpaina bat Bizikleta erabiltzeko Unibertsitatera joateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Bilboko Ingeniaritza G.E.Teknikoak Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.Eskolak eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U. Eskolak parte hartuko dute ekimen horretan.
Egun hauetan zehar, ikasleei eta zentro horretako langileei ohartarazi nahi zaie ekintza desberdinen bidez bizikletaren erabileraren garrantziaz; gainera, konponketak doan egiteko tailerrak jarri dira baita ere. Bestalde, ikastegi horietan jarri diren kutxa desberdinetan erabiltzaileek bizikletaren erabilerari buruzko gogoetak eta iritziak uzteko aukera izango dute. Halaber, bizikletan hurbildutako guztiei jaka eta besoko islatzaileak eta aulki-estalkiak oparituko zaizkie.
Esan legez, kanpainak hilaren 18ra arte jarraituko du, eta egun honetan lau bizikleta emango dira, sentsibilizazio kanpainarekin konpromisoa hartu duten ikastegi bakoitzean bat, gogoetak kutxetan utzi dituztenen artean zozketatu diren bizikletak, hain zuzen.