-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Unibertsitate pabilioia Lur azpitik, lur azaleratuz erakusketaren kokagune
Noiz eta non
Noiztik: 2014/12/09 Noiz arte: 2015/01/16, 08:30 - 20:30
Deskribapena
Kultur campus programazioaren barruan, inauguratzen da gaur, abenduak 9, 'Lur azpitik, lur azaleratuz' izeneko erakusketa, urtarrilaren 16ra arte UPV/EHUren Arabako campuseko Unibertsitate Pabilioian bisitatuko ahal delarik.
Txinparta Elkartearen ahalegina eta Aranzadi Zientzia Elkartearen nahiz Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) elkarlana erakusketa honetan batu dira, San Kristobalen preso egon zirenen eta Iruñeko Ezkaba mendiko magaleko kanposantuan lurperatuak izan zirenen oroimena ezagutarazteko asmoz.
Erakusketaren inaugurazioarekin batera, 19.00etan, 'El cementerio de las botellas' [Botilen hilerria] izeneko liburua aurkeztuko da, Espainiar Gerra Zibilaren Arkeologiari buruzko Nazioarteko I. kongresuaren programaren barruan.
Erakusketaren irekiera ordutegia 8.30etan hasi eta 20.30etan amaitzen da, etenik gabe, astelehenetik ostirala bitartean eta sarrera dohainekoa.