-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk eta Bizkaia Ulertuz elkarteak 2014ko Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarria
Lehiatuko diren abestien bideoak aurkezteko epea ireki da. Kantak azpitituludunak eta zeinu hizkuntzan interpretatuak izan behar dira
Lehenengo argitaratze data: 2014/06/25
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/CARTEL_cast.jpg/9a08e163-2332-4b2d-b233-1cd3bdf60220?t=1420620841000)
Irailaren 30era arte dago irekita Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarrian lehiatuko diren abestien bideoak aurkezteko epea. Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkarteak eta UPV/EHUk antolatu dute jaialdia. Helburua da musika talde berriak sustatzea eta entzuteko ezgaitasuna duten pertsonak mota honetako kultura adierazpenekin harremanetan jartzea. Horregatik, aurkeztuko diren abestien bideo guztiek azpitituluak izan beharko dituzte eta zeinu hizkuntzan interpretatuta egon beharko dute. Aukeratutako taldeek parte hartuko dute jaialdian, azaroaren 21ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra3, Bilbo).
Aurkeztuko diren abesti guztiak Musika Jaialdi Irisgarriaren Facebook orrialdean ipiniko dira eta jendeak gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du, "Atsegin dut" sakatuta. Urriaren 1ean "Atsegin dut" gehien lortzen dituen bideoa zuzenean finalera igaroko da. Beste 4 finalistak epaimahai batek aukeratuko ditu.
Azaroaren 21ean, Bizkaia Aretoan, 5 bandek eta zeinu hizkuntzako interpreteek zuzenean joko dituzte aurkeztutako abestia eta beste abesti bat (jatorrizkoa edo bertsioa izan daiteke). Publikoak gehien gustatu zaion taldea eta zeinu hizkuntzako interpretea botatu beharko ditu, bakoitza bere aldetik; Publikoaren eta epaimahaiaren botoek balio bera izango dute. Jaialdiaren amaieran jakinaraziko dira irabazleak.
Finalistentzako sariak dira dirua eta emanaldiak, bandei dagokienez, eta kontsolak eta tabletak zeinu hizkuntzako interpreteentzat.
Informazio gehiago:
www.ulertuz.org eta www.ikasleak.ehu.es/p202-shdischm/eu/
festivaldemusicaaccesible@ulertuz.org