-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko XXX. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/05/28 Noiz arte: 2024/05/29
Kokapena
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko Kongresuak XXX. Edizioa beteko du aurten, eta osasun-datuen Europako Esparruarekin lotutako gaiak, pazientearen segurtasuna ikuspegi juridikotik eta pazienteek eremu biosanitarioan dituzten eskubideak aztertuko ditu. Halaber, Carlos María Romeo Casabona Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedradun emerituari egindako omenaldia da edizio hau.
Inaugurazio ekitaldian Inmaculada Arostegui Madariaga, UPV/EHUko Ikerketako errektoreordea; Alberto Emparanza Sobejano, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; eta Pilar Nicolás Jiménez, Zuzenbide Publikoko saileko irakaslea eta Zuzenbide eta Giza Genoma Katedraren Sareko koordinatzailea izango dira.
Kongresuan, besteak beste, hizlari hauek hartuko dute parte:
• Bartha Knoppers McGill Universityko irakaslea, Canada
• Carlos Cano Gutiérrez, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saileko irakaslea. Granadako Unibertsitatea
• Susana Navas Navarro Zuzenbide Zibileko katedraduna, Zuzenbide Fakultatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
• Itziar de Lecuona, Medikuntza Fakultateko irakaslea eta Bioetika eta Zuzenbidearen Behatokiko zuzendaria – Bartzelonako Unibertsitateko Bioetikako UNESCO Katedra
• Gonzalo Arruego Zaragozako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea
Ekitaldia amaitzean, komunikazio onenaren Carlos María Romeo Casabona saria emango da.