-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Zientzia eta Teknologia Fakultateko hormako taula periodikoaren inaugurazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/11/14, 12:00 - 00:00
Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (1869an, orain dela 150 urte, Dimitri Mendeleev zientzialari errusiarrak sistema periodikoa aurkitu zuen). Bestalde, orain 50 urte Zientzia eta Teknologia Fakultatea sortu zen. Bi ospakizunak direla eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko hall-ean hormako taula periodiko bat inauguratuko da.
Bost metroko zabalera eta bi metroko altuera duen hormako taula periodiko horrek 118 elementuen deskribapenak eta elementu bakoitzaren emisio espektroa du.
Inaugurazioan parte hartuko dute:
- Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- José Luis Vilas Vilela, Kimika irakaslea eta taula periodiko horren diseinatzailea
- Juan Manuel Gutiérrez Zorrilla, Kimika irakaslea eta taula periodiko horren diseinatzailea