-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Xabier Orue-Etxebarriari Omenaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/05/22, 19:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Zumaia
Aita Mari zinema (Txomin Agirre Kalea, 2)
Xabier Orue-Etxebarriari Ohorezko Geoparkezale saria emango dio Euskal Kostaldeko Unescoren geoparkeak. Lehen aldiz ematen den aitorpen honek geoparkeko ondare natural eta kulturalaren ezagutzan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten pertsonen lana eskertu eta plazaratu nahi du. Berrogei urteetan zehar egindako ikerketa lanak dudarik gabe Zumaiako flyscharen ezagutza eta balio internazionala bultzatu du. Azpimarratzekoa da adibidez Itzurun hondartzan estratotipoak izendatzeko egin zuen apustua. Horregatik eta beti lagundu eta partekatzeko prest egon delako, Geoparkeak lehen "Ohorezko Geoparkezale” saria aitortuko dio.
Ekitaldia irekia izango da Zumaiako Aita Mari zineman Maiatzak 22an arratsaldeko 19:00etan. Jarraian GEOTALKS ospatuko da “El día que murió el Mesozoico” dokumentala ikusi ahal izango da eta Estibaliz Apellaniz eta Jose Antonio Arz ikertzaileekin solasaldi bat egingo da. Guztiak ongi etorriak izango zarete.