-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk partzialki ekin dio aurrez aurreko jarduerari deskonfinamenduko 3. fasean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/12
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea jarduera akademiko guztiaren normaltasuneranzko trantsizioa moldatzen ari da. Errektorearen erabaki berri batek aukera ematen du aurrez aurreko jarduera akademikoak, teorikoak zein praktikoak, berriz hasteko. Titulazio ofizialak, berezkoak, etengabeko prestakuntzakoak edo profesionalei zuzendutakoak hartzen ditu, jarduera horiek aurrez aurrekoa ez den beste moduan ezin badira egin.
Horrek ez du eragozten irakaskuntza jarduera urruneko eta online modalitateen bidez garatzea 2019-2020 ikasturteko eskola aldia amaitu arte.
Jarduera akademikoaren aurrez aurreko garapena kasuan kasuko errektoreordeek zehaztutako baldintzetan egingo da, zentroek itzulera planak egokitu ondoren.
Irakasle-ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak instalazioetara, ikastetxeetara eta laborategietara sartzeko, bete beharko dira indarrean dauden osasun, segurtasun eta higiene neurriak, babes arauak eta pertsonen artean gutxieneko distantzia fisikoa.