-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
3R GAZTEA programa aurkeztuko da, UPV/EHUn tituludun gazteak laneratzen laguntzeko ekimena
Noiz eta non
2021/12/15, 09:30
Kokapena
Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, abenduaren 15ean, 9:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) Areto Nagusian, 3R GAZTEA programaren aurkezpen ofiziala egingo da. Programa hori UPV/EHUko graduatu berriei laguntza aktiboa emateko programa da, prestakuntza lan-merkatura igarotzen laguntzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta finantzatu du programa.
Ekitaldian Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Bizkaiko foru diputatuak eta Fernando Tapia Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak hartuko dute parte. Ekitaldian izango dira, halaber, Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Susana González, Bizkaiko Enpleguko foru zuzendari nagusia, eta Erlantz Allur, UPV/EHUko Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko zuzendaria.
PROGRAMA
-3R GAZTEA programaren aurkezpen ofiziala
-Motibazio-hitzaldia
-Networking-a / Kafea