euskaraespañol

Eguneko irudia

Egokitu udako campusa aurkeztu da, Etorkizuna Eraikiz foru deialdien artean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/05

Irudia
Sebas Zurutuza, Agustin Erkizia, Markel Olano, Fernando Tapia eta Izaskun Suberbiola. Argazkia: GFA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018ko Etorkizuna Eraikiz deialdien proiektuen berri eman du prentsaurrekoan. Agerraldian hautatu diren bi proiektu aurkeztu dira, alegia EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa. Talentoa Unibertsitatean) egitasmoa aurkeztu da, unibertsitateak Gipuzkoako Bazkundearekin lankidetzan garatu duena, eta Pasaiako Itsas Gelak bere aldetik, Ekofish ekimena aurkeztu du. Ekitaldian izan dira: Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano; UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde den Agustin Erkizia; Kudeaketa Estrategiako foru zuzendaria, Sebas Zurutuza; eta Pasaiako Itsas Gelako arduradun den Izaskun Suberbiola.

EGOkITU egitasmoa Euskal herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Bazkundearekin lankidetzan garatu du. 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako campusa proposatzen du ekimenak, unibertsitate mundua eta, hedapenez, enpresa mundura jolasean gerturatzeko. Honela, nerabeek askoz era eraginkorrean ezagutu dezakete euren bizitzako hurrengo etapan eskainiko zaion hezkuntza eskaintza eta, aldi berean, lurraldeko enpresa ehunaren errealitatea. “Azken finean, bilatzen duguna da gazteek euren gaitasunak eta talentua ikasketa jakin batzuekin lerrokatzen al diren ala ez egiaztatu eta kontrastatzeko aukera eskaintzea da”, azaldu du Erkiziak. 

2018ko Etorkizuna Eraikizeko diru-laguntza deialdiak, 700.000 euroko zuzkidura duenak, 23 proiektu berritzaile finantzatuko ditu alor ezberdinetan. Hauen artean daude Elkar-Ekin estrategiaren testuinguruan kokatzen diren bederatzi. Guztira, 84 egitasmo aurkeztu dira diru-laguntza deialdira, lurraldeko 100 eragile sozial eta ekonomiko ezberdinen eskutik, eta hauetatik esandako 23ak onartu dira. Honela, guztira 58 dira Etorkizuna Eraikizen diru-laguntza deialdiaren bitartez martxan jarri diren herritarren proposamen berritzaileak, lan lerro hau zabalik egon den hiru urteetan.