-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Ikasle graduatu berriak Farmazia Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/11/30
![](https://ehu.eus/documents/10136/10907092/Farmacia+2018_web.jpg/c59ecb36-7ddc-7943-2ff7-535b34b8d38d?t=1543587152000)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak ikasleen graduazio ekitaldia ospatu zuen, ekitaldiaren buru Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izanik eta lagun izan ditu Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargo ofizialeko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Eneko Usandizaga Olazabal, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Daniel de Luis Rabadán, Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko kidea eta, hauez gain, Manoli Igartua Olaetxea, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa.
Oraingo honetan, 188 ikasle izan dira titulazio ezberdinetan graduatuko direnak: 99 Farmaziako graduan, 29 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 26 Ingurumenaren Zientzietako graduan eta 34 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan. Promozioaren aitabitxi Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz irakaslea aritu zen, UPV/EHUren Biokimika eta Biologia Molekularra sailekoa, analisi klinikoetako laborategien txostenetan agertzen den zenbait zenbakizko datu nola irakurri behar dugun azalduz.