-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Gipuzkoako Esperientzia Gelen graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/27
![Irudia](/documents/10136/53524897/graduacion-aulas-experiencia-2024_web.jpg/8734f0d1-1f1b-cb67-0b7b-313d4fa5b43e?t=1716798632456)
Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, Gipuzkoako Esperientziaren Geletan ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren XXII promozioko (2020-2024) 26 tituludunen graduazio ekitaldia egin zen. Gipuzkoako Campusako errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Mª Victoria Urruzola Esnaola UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak ‘El miedo escénico en la sociedad actual’ izeneko hitzaldia eskaini zuen. Halaber, ekitaldian Mercedes Salazar Dulantok eta Iñaki Iturain Azpirozek 4. mailako ikasleen ordezkari gisa parte hartu zuten ere. Gipuzkoako Campuseko abesbatzak ekitaldiari hasera eta amaiera eman zion.
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar.