-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Ikerkuntza biomedikoari buruzko jardunaldiak Araban
Lehendabizikoz partekatu egingo da Arabako ESIn eta Arabako UPV/EHUko campusean egiten diren ikerkuntza
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/19
![](https://ehu.eus/documents/10136/6059673/Jornadas+de+investigaci%C3%B3n+web.jpg/f90aaa97-4dd6-4b90-a458-a3f6bb1d8e28?t=1476884039000)
Lehenengo aldiz, Osakidetzaren Arabako ESIko Ikerkuntzako talde ezberdinek, Arabako UPV/EHUko Campusak eta gure lurraldeko enpresa biosanitarioek eztabaidari eta ideiak eta esperientziak trukatzeari ekingo diete, gero batera ikerkuntzako proiektuak garatzeko. Horrela, baliabideak hobeto aprobetxatuko dituzte eta ikertzaileen arteko lankidetza erraztuko da.
Elkarlanerako foro zientifiko honetan lortutako ondorioak arratsaldez aurkeztuko dira "Herritarrekin topaketan" deiturikoan. Horrela, interesa luketen pertsona guztiek aukera izango dute Araban egiten diren ikerkuntzako proiektuak eta beren aplikagarritasuna ezagutzeko.
Honez gain, jardunaldi hauen barruan, ‘El envejecimiento saludable: una perspectiva sanitaria, social y tecnológica' [Osasunez zahartzea: osasunaren, gizartearen eta teknologiaren ikuspegitik] sinposioa egingo da, non Vitoria-Gasteizko alkate ohiak, Jose Angel Cuerdak,eta espezialista batzuek herritarrekin partekatuko duten beren jakintza. Ekitaldiaren amaitzeko Ikerkuntza eta Berrikuntza urteroko Sariak banatuko dira.
Argazkiak: UPV/EHU.