euskaraespañol

‘Euskal irudiak literatura amerikarrean’ I. Nazioarteko Sinposioak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/10/02 Noiz arte: 2023/10/03, 15:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

UPV/EHUko REWEST (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldeak antolatutako ‘Euskal irudiak literatura amerikarrean’ I. Nazioarteko Sinposioak euskaldunen irudikapena, lurraldea, historia eta kultura jorratuko ditu kontinente amerikarreko literaturetan. Sinposioak nazioarteko erreferentziazko foro bihurtu nahi du, euskaldunek Amerikako literaturan duten irudiari buruzko eztabaida akademikorako eta ikerketen dibulgaziorako. Era berean, sinposioaren gaia dela eta, bertan euskaldunen irudi literarioaren dimentsio transatlantikoa aztertuko da, Amerikako literaturen eta euskal literaturaren arteko harremanak aztertuz, nortasun kulturaleko elementu bihurtzen diren irudiak nabarmenduz. Batez ere, nazioz gaindiko eta diziplinarteko ikuspegia erabiliko da, euskaldunek literatura amerikarraren iruditerian duten zeregina, haren indarraldia eta haren berrikuntza eskualdeko, nazioko edo arteko mugetatik haratago hobeto ulertzeko.

Lehenengo edizio honetan, Robert Laxalt idazle euskal-iparramerikarraren lana aztertuko da, 2023an bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen delarik. Izan ere, sinposio hau Robert Laxalt AEBetako euskal diasporaren aitzindari literarioaren lanaren inguruko lehen ekitaldi akademikoa da euskal unibertsitateetan. Sinposio horrek Europan eta, bereziki, Euskal Herrian bere lana hobeto ezagutzen lagundu nahi du. Laxaltek 17 liburu idatzi zituen. Liburu horietako gehienek Amerikako Mendebaldeko zein Europako euskaldunen oinarrizko erreferentziak dituzte, eta euskal diasporaren ikusgarritasun  ocial l,  ocial eta literarioa ematen lagundu zuen AEBetan. Haren ondare literarioa nabarmen ikusten da euskal idazle iparramerikarren belaunaldi berrietan.

Idazle euskal-iparramerikarrak Martin Etchart eta Gabriel Urza (Robert Laxalten biloba), AEBetako unibertsitateetako adituak (David Laraway, Edurne Arostegi) eta euskaldunak (Monika Madianabeitia, Mari Jose Olaziregi, David Rio), eta Gala Knörr eta Juan Lekue euskal artistak edo egileak izango dira sinposioan.