-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Euskadiko XX. Unibertsitate-Kirol Txapelketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/02/26 Noiz arte: 2020/02/21, 10:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Leioako Unibertsitateko kiroldegia eta Fadura
Leioa eta Getxo
Datorren asteazkenean Euskadiko XX. Unibertsitate-Kirol Txapelketa jokatuko da, eta han parte hartuko dute Euskadiko hiru unibertsitateek: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Deusto eta Mondragon Unibertsitateak.
UPV/EHUk antolatu du aurten txapelketa, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Guztira, 468 ikaslek parte hartuko dute, 218 emakume eta 250 gizon. Honako kirol modalitate hauek jokatuko dira: saskibaloia, eskubaloia, futbol 7, areto futbola, padela, errugbi 7, banakako tenisa, banakako eta binakako frontenisa, futbol 11, gomazko nahiz larruzko paleta, esku pilota, buruz-buru nahiz binaka, squasha eta mahai-tenisa, xakea, lokotxa eta boleibola. guztira, 26 kirol modalitate.
Txapelketa honetan izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria; eta Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
Aurtengo edizioan, Getxoko Fadura polikiroldegian eta Leioako Unibertsitate kiroldegian jokatuko dira kirol proba guztiak. 12.00etan sari banaketa egingo da Fadurako polikiroldegian.
XX. edizio hau berrikuntza batekin dator, talde kiroletako garaileak Espainiako Unibertsitate Txapelketetara klasifikatuko baitira zuzenean, eta Euskal Erkidego Autonomoa ordezkatuko dute, galtzaileak kanporatuta geratzen direlarik.