Ekonomia irakaskuntzari buruzko VI. jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/15 Noiz arte: 2017/06/16, 15:30 - 13:30
Kokapena
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 15, 15:30ean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Lehendakari Agirre, 83. Bilbo) Ekonomiaren Irakaskuntzari buruzko VI. Jardunaldiak hasiko dira. Ekitaldi hori ekainaren 16ra arte luzatuko da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ekonomia irakasleei eta unibertsitatekoei zuzenduriko gogoeta gune bihurtu nahi da ekitaldi hori.
Halaber, ekitaldia aprobetxatuko da Euskadiko IX. Ekonomia Olinpiadetako sariak banatzeko. Horrela, ikasleak zein irakasleak sarituko dira, ekonomia eta enpresa zientzien irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko egin dituzten ahaleginak aitortze aldera.
Hasiera emateko ekitaldian izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
Izena ematea
Web helbidea: Izen ematea doan da