-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Kimika Bizirik 2017
Noiz eta non
Noiztik: 2017/01/16 Noiz arte: 2017/01/27, 08:00 - 18:00
Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_ciencia_tubos2.jpg/bef4c704-78e3-4b32-970a-2ffc0f975f47?t=1429177641000)
Deskribapena
Urtarrilaren 16tik 27ra Kimika Bizirik 2017 jardunaldiak egingo dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Jardunaldi hauen helburua Batxilergoko ikasleek Zientzian oro har eta bereziki Kimikan daukaten interesa indartzea da. Alde batetik, laborategiko lanetan ikasleen prestakuntza hobetzea da helburua. Honetarako Zientzia eta Teknologia Fakultateak irakaskuntza laborategiak eskainiko dizkie ikasleei, Kimika hobeto ulertzeko nahian eta belaunaldi berriak zientzia honi buruzko eta gaur egungo bizimoduan daukan eragin handiari buruzko berri emateko nahian.
Bestetik, Kimika Bizirik saioak Unibertsitateko eta Batxilergoko irakasleen arteko komunikabide berria irekitzen digu. Horrela, elkarrizketaren eta ikuspuntu desberdinen elkartrukeaz baliatuz, gure lanaren eta beharren ezagupen hobea lortuko da, eta honek, seguraski, gure ikasleen hezkuntzaren hobekuntza ekarriko du.
Ikasleek, hiru ordu t'erdiko saioetan, zenbait esperimentu burutuko dute, bere Batxilergoko irakasle eta Fakultateko beste irakasle baten ikuskapenean. Segurtasun-araudiari eta hondakinen tratamenduei buruzko informazioa jaso ondoren, ikasleek zenbait esperimentu burutuko dute. Azkenik, irakasleak egindako saiakuntzak ere behatuko dituzte. Saioaren erdian, 30 minutuko atsedenaldia egongo da Fakultateko instalazioak eta Kimikako Ikerkuntza Laborategiak ezagutzeko.