euskaraespañol

Eguneko irudia

Alan Turing-en bizitza eta legatuari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/21 Noiz arte: 2016/04/19, 19:30 - 14:10

Irudia
Alan Turing

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 21, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), Manuel de León Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikerketa irakasle eta Matematika Zientzien Institutuaren (ICMAT) sortzaileak hitzaldia emango du  ‘Vida y legado de Alan Turing' (Alan Turing-en bizitza eta legatua) izenburupean. Sarrera librea izango da.

Hitzaldian, Alan Mathison Turing matematikari britainiarraren bizitza errepasatuko dute eta bere lorpen garrantzitsuenak gogoratu. XX. mendeko zientzialari bikainenetako bat da Turing. Bere lanak gaur egungo informatikaren oinarriak ezarri zituen. Pertsonai erabakigarria ere izan zen Bigarren Mundu Gerran, bere lan kriptografikoak (alemaniarren komunikazioak urratu zituen Enigma makinen kodeak apurtuz) gatazkaren bukaera bizkortu baitzuen. Bizitza zaila izan zuen, bere homosexualitateagatik jazarria eta kondenatua izan baitzen, eta bukaera tragikoa, pozoitze baten ondorioz hil baitzen.

Hitzaldia ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' zikloaren baitan kokatzen da. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Apirilaren 7an hasi zen zikloak beste hitzaldi bat gehiago izango ditu,  apirilaren 28an burutuko dena, Bidebarrieta bibliotekan baita ere.

Aurreko edizioetan egon den ikus-entzule kopuru handia dela eta, hitzaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira http://www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Hitzaldi xorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.


ARGAZKIA: Loz Pycock (cc by sa)