-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Nire seme/alabak ez du jaten', hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/01/26 Noiz arte: 2016/01/25, 18:30 - 09:51
![](https://ehu.eus/documents/10136/4864297/ni%C3%B1o+dibujando+y+comiendo.jpg/c86b8352-f507-435a-b3bd-4962834e7c3e?t=1451383725000)
Deskribapena
Asteartean, urtarrilak 26, 18:30ean, Abusu Ikastolan (Pontoi bidea 29, Bilbo) Iñaki Irastorzak UPV/EHUko Pediatrian irakaslek hitzaldi hau emango du: ‘Nire seme/alabak ez du jaten, zer jaten du seme/alabak?. Haurtzaroko elikadurari buruzko gezur, errealitate eta gomendioak'. Ekitaldia UPV/EHUko Pediatria Sailak bermatzen du.
Hitzaldiak informazioa helarazi nahi die gurasoei, irakasleei eta eskolako jantokiko langileei, hain zuzen elikadura ohitura onei buruz zabaldu nahi du. Iñaki Irastorzaren esanetan, "hitzaldian denok dakizkigun baina gutxik betetzen dituzten zenbait kontu azaltzen dira; sukaldaritza tradizioan oinarritutako kontuak ere argitzen dira, denboraren joanarekin desitxuratu egiten baitira. Halaber, telebistako iragarkiek sortutako gezurrez ohartarazten dugu; ildo horretatik, haragi, esneki eta zuku ekoizleen presioa ikusarazten dugu, ia-ia sinismenak ezartzen baitizkigute, baita osasun arloko langileoi ere."