-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
1. Akademe Jardunaldia: Berdintasunezko unibertsitatearen alde
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/11 Noiz arte: 2016/09/30, 09:00 - 09:01
Kokapena
upv-ehu-floor: 5 - Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/6028311/Cartel+CAST+akademe.jpg/c58dab31-e4b5-4023-9dda-5c9bda47bce4?t=1475226528000)
Deskribapena
Emakumezko akademikoen lidergoa sustatzeko sare profesionalen balioa aztertuko du
‘1go Akademe Jardunaldia. Berdintasunezko unibertsitatearen alde' topaketa urriaren 11n egingo da. Jardunaldi hori UPV/EHUko emakumezko liderren sareak antolatu du. Sarea sortu da Akademe Programan parte hartu zuten emakumezkoekin martxotik ekainera arte. Topaketan hauek egongo dira: Teresa Nuño, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria; Maru Sarasola, lidergorako hezkuntzan aditua; Susana Cristóbal, Suediako Linköpingeko Unibertsitateko katedraduna; eta UPV/EHUko katedradun Teresa del Valle.
Akademe Programan esperientziak partekatu zituzten 45 akademikok harremanetan jarraitu dute, auto-lidergoa eta lidergo-trebetasunen ikasketan sakontzeko. Noelia Andollo irakaslearen esanetan, "akademikook sare-profesional bat sortzeko konpromiso bat hartu genuen, generoarekin eta lidergoarekin lotutako gaiak ikertzeko eta ikusarazteko. Zentzu horretan, jardunaldi hau gure lehenengo ekitaldia izango da, Akademe sarea izanez; eta unibertsitate-komunitate guztiari zuzenduta dago".
Izena emateko doan da eta web honen bidez egin ahal izango da: goo.gl/IVvtYB; eta jardunaldia streaming-en bitartez emango da: http://ehutb.ehu.eus/1katea
UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailaren kolaborazioarekin antolatu da jardunaldia.
Egitaraua:
-
9:00 Jardunaldiaren aurkezpena
- Teresa Nuño, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria
-
9:30 Akademe: sareen bidez egindako lanaren ahalera
- Maru Sarasola, lidergorako hezkuntzan aditua
-
11:15 Zientzia eta akademiarako porrot egitera toleranteak diren buruzagiak eraikitzen
- Susana Cristóbal, Suediako Linköpingeko Unibertsitateko katedraduna
-
12:30 Sareen boterea, murgildutako oroimenaren ikerketan
- Teresa del Valle, UPV/EHUko katedraduna
-
Moderatzailea
- Inmaculada Zamora, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako katedraduna